Otsailaren 2an, 11:00etan, Errenteriako Eguzki-borda gaztandegira bisita berezia.
Trenbide zaharrak egiten zuen ibilbidea jarraituta, Bide Berdetik zehar Pasaiako badiako uretara iritsiko gara.
Pasaiako badiaren ertzean eta Jaizkibel mendiaren magalean benetako harribitxi bat kokatzen da: Lezo. Herrigunea ondo lotuta dago Arditurriko Bide Berdearekin bidegorri sarearen bidez.
Aiako Harritik Pasaiako badiara, lurraren eta itsasoaren doinuan dantzan!
Donostiatik gertuen dagoen gune naturala Aiako Harria Parke Naturala da.
Adi! Aiako Harriaren bihotza galdu egin da eta inguruko izaki magikoak indargabetuak daude… Lagundu intxixuei Aiako Harriaren bihotzaren zatiak berreskuratzen.
Arditurriko Bide Berdean geldialdia: Erdi Aroko Errenteria
Arditurriko Bide Berdean ibili ondoren, Oiartzunen egiteko hamaika aukera!
Behin Bide Berdetik Arditurriko Meatze gunera iristean, bertatik hasten diren zenbait ibilbide egiteko aukera badago, luzera eta zailtasun desberdinak dituztenak
APP honek bide berdea modu desberdin eta interaktiboan bisitatzeko aukera emango dizu. GPSak gidatuta, jarraitu ibilbidea edo haren zati bat, eta hurbildu eduki-puntuetara. Automatikoa da, adierazitako lekura iritsi besterik ez duzu edukia ikusteko. Hauek ezagutzeko audiogida, argazki, 360º-ko irudia edo Arditurriko XX mendeko momentu desberdinak erakutsiko dizun 3D birsortze interaktibo bat aurkituko duzu.
Arditurri modu original eta dibertigarrian ezagutu ezazu. Sar zaitez mundu magiko batean, eta abentura bat biziko duzu Intxixu, Jentil, Lamia eta Basandererekin batera. Ikasi Arditurriko historiaren zati bat familia eta gazteentzat sortutako esperientzia honetan, milaka urte dituen misterioa argitzen duzun bitartean.