“Laurehun gizon berrehun urtez lanean arituta ere ez litzateke nahiko izango meazulo guzti hauek zulatzeko”

Juan Guillermo Thalacker ingeniariak 1803an Oiartzungo (Gipuzkoa) Arditurriko meazuloak bisitatu ondoren esandako hitzak adierazgarri dira espazio honen handitasuna eta berezitasuna ulertzeko.

Ba al zenekien Arditurriko meatzeak, duela 2.000 urtetik ia etenik gabe ustiatu ziren meatze-galeria bakanetakoak direla? Gaur egun meatze-barrutiaren ingurua berreskuratu da, 1984an Real Compañía Asturiana de Minas enpresak ustiapena utzi ondoren.

Arditurrin, bisita gidatuen bidez, meatze-barrutiaren lurpeko galeria batzuk bisitatu ahal izango dituzu, baita Aiako Harria - Parketxe Parke Naturalaren Interpretazio Zentroa ere, parkearen ondare, kultura eta natura aberastasuna modu arin eta didaktikoan ezagutzeko.

Bisitak

BISITA MOTA

Oinarrizko Bisita

Arditurriko meatze gunearen bihotzera bisita denboran zehar egiten den bidaia da, bertan adimena, zentzuak eta emozioak nahasten direlarik. Iluminazioak eta soinuek paper garrantzitsua dute bisita honetan; horrela meazulo barruan giro magikoa sortzen dute, bisitaria meategi hauen garai ezberdinetara eramanez.

Teknologia berriei esker, 2.000 urtez Arditurriko meazulotan bizi izandako soinu eta giroa birsortu da: arrokek erortzean egiten duten soinua edo lakuen distiraz apainduriko isiltasuna. Meazuloaren bisita esperientzia ahaztezina da dudarik gabe.

Sarrera honekin Interpretazio Zentroa eta meazuloa (180 mko pasarela egokitua) bisitatu ahal izango dituzu.

Iraupena: 60 min.

Audiogida eskuragarri bisita ingelesez, frantsesez eta katalanez egin nahi dutenentzat. Arditurrirekin harremanetan jarri zerbitzu hau aldez aurretik eskatzeko. Gogoratu zure entzungailuekin etortzea (jack konektore estandarra). Unitate mugatuak.

5 urtetik beherako umeak heldu batengatik lagunduta etorri behar dira.


Bisita irisgarria eta mugikortasun urritua dutenentzat egokia.

Eskuratu sarrerak

Meategia sakonean

Arditurriko meategia sakonean: lurpeko paisaia eta erromatar aztarnak.

Meazuloan barneratu ahala denboran atzera eramango gaituen abentura honetan, bidaiariari kontzeptu garrantzitsu batzuk azalduko zaizkio, bere kabuz lurpeko paisaian erromatar garaiko aztarnak identifikatzeko gakoak eskainiz.

Meatzaritza modernoak erabilitako bagoneten bidea jarraituz, geldialdi berezi bat egingo da: 2008ko udan burututako indusketa arkeologikoa.

Bertan denborak estalitako sekretuak ezagutzeko parada izango duzue.

Hau bai dela meatzaritzak historian zehar izan duen garapena ezagutzeko aukera paregabea.

Sarrera honekin meazuloa bisitatu ahal izango duzu (180 m maila batean + 300 m beheko maila batean).

Iraupena: 75 min.

Audiogida eskuragarri bisita ingelesez, frantsesez eta katalanez egin nahi dutenentzat. Arditurrirekin harremanetan jarri zerbitzu hau aldez aurretik eskatzeko. Gogoratu zure entzungailuekin etortzea (jack konektore estandarra). Unitate mugatuak.


Bisita ez da 5 urtetik beherako edo eta mugikortasun urritua dutenentzat egokia. 

 

 

Eskuratu sarrerak

Nola iritsi Arditurriko meategira

Oinez/bizikletaz

Bide Berdea jarraitu besterik ez da egin behar! Bidearen amaieran kokatzen da Arditurriko Meatze Gunea.

Garraio publikoa

Ez dago garraio publikorik bertaraino iristeko. Autobus geltoki hurbilena Oiartzungo Altzibar auzoan kokatzen da (E02 eta E04 lineak). Ondoren oinez edo bizikletaz egin behar dira Bide Berdearen azkeneko 5 kilometroak.

Garraio pribatua

Autoan etortzeko, behin Oiartzungo herrigunera iritsita, bertatik ateratzen den GI-3420 errepidea hartu behar da. Ergoien auzoa pasa eta kilometro gutxira dago seinaleztatuta Arditurriko Meatze gunera irteera. Aparkalekua Meatze gunetik 300 metrora dago. Hemen autoa utzi eta oinez edo bizikletaz egin behar da bidearen azken zatia.

Meateagiari buruz gehiago

...

Meatze ustiapenaren historia

Meatzeak erromatar inperioaren garaitik ustiatu izan dituzte. Hala ere, inguruetan aurkitutako aztarnek agerian utzi dutenez, are lehenago ekin zitzaion meatzeak ustiatzeari. Orain dela 2.500 bat urtetik, zilarra, burdina, beruna, zinka, fluorita eta blenda eskuratu dira Aiako Harriaren bihotzean.

...

Aiako Harria Parke Naturala

Aiako Harria Parke Naturaleko sarbideetako batean kokatua, mendigunearen baldintza geologikoen pean kokatzen da Arditurriko Meatze Gunea. 

Erabateko meatze-paisaia ikusteko aukera eskaintzen dizu: oraindik ikusgai baitira zerura irekitako harrobiak, esterilen zabortegiak, plano inklinatu eta lur-berdinketak, meatze-sarrerak, ustiapen garaiko eraikinak, baita garai batean minerala Pasaiako portura eramateko erabiltzen zen trenbide zaharraren bidea ere, gaur egun Arditurri Bide Berdea bilakatua. Lur azpian, berriz, gizakiaren eragina handiagoa da: hainbat kilometro galeria aurkitzen baitira bertan, meatzaritza-lana eta erauzketarako gune ezberdinen sarea osatuz.

     

...

Parketxea- Interpretazio zentroa

Meatzetako laborategiaren eraikin zaharrean Interpretazio Zentro- Parketxea aurkitzen da, Aiako Harria Parke Naturaleko ondarearen, kulturaren eta naturaren aberastasuna modu bizi eta didaktikoan ezagutzera ematen delarik.

ARGAZKI GALERIA