Pasaiako Badiaren sarreran ALBAOLA, ITSAS KULTUR FAKTORIA aurkitzen da, zaharberritutako ontziola batean kokatuta eta Jaizkibel lurrunezko draga zaharraren ondoan.

Bazter magiko eta ezkutu honetan erriberako arotzek balio etnografiko eta historiko handiko itsasontziak zaharberritu eta eraikitzen dituzte.

ALBAOLA Faktoriak, euskaldunek Mundu Berrian izandako itsas abenturak ekartzen ditu gogora, bale arrantzaleen eta euren ontzien istorioen bitartez. Horregatik, museo bat baino gehiago, faktoria hau leku ireki eta irudimenezkoa dugu, non prozesu dinamiko baten bitartez euskal itsas historia ezagutu ahal izango dugun bertako ontzirik ezagunenetarikoaren erreplikaren ageriko eraikuntza bisitatuz: XVI. mendeko SAN JUAN baleontzia.

Baleontziaren eraikuntza prozesua bertako Itsas Kultur Faktorian bisitatu daiteke. Dinamikoa da eta eraikuntza faseen konpasarekin batera eboluzio ikaragarria jasango du denborak aurrera egin ahala, estrukturaren piezak elkarretaratzen joango direlarik zurezko estalpe handi baten baitan.

Prozesu guzti honen testuingurua, XVI. mendeko euskal itsas jardueran eta balearen munduan oinarritutako erakusketa iraunkorra da.

Webgunera joan

Bide berdean zehar aurkituko dituzun beste interes puntuak