Arditurriko Bide Berdeak 6 tunel zeharkatzen ditu bere ibilbidean zehar. Izan ere, Arditurriko meategitik ateratako materiala Pasaiako badiara eramateko, ezinbestekoa zen horrelako tunelak eraikitzea -Oiartzungo orografia zela eta-garaiko trenak ibilbidea zuzenagoa egin zezan.

XX. mendearen hasieran, Chavarri euskal familia ezagunak meategiak erosi zituen, ustiapena optimizatzeko modurik onena bilatuz. Horretarako, meatze-garraiorako bakarrik erabiltzen zen trenbide bat zabaldu zuten, 1901ean inauguratu zena. Trenbidea porturaino jaisten zen, eta han “cantiléver” motako karga-toki bat zuten, meatze-bagonetetatik itsasontzien sotora zuzenean deskargatzeko aukera ematen zuena. Meategiak 1980ko hamarkadaren erdialdean itxi ziren behin betiko, baina trenek 1966ean utzi zioten ibiltzeari.

Urteetan zehar erabili izan ziren tren edota lokomotora guztietatik, Santa Barbara izeneko lokomotora kontserbatu da. Lokomotora hau Arnold Jung firma alemaniarrak 1907an egin zuen “Compañía de las Minas de Hierro de Arditurri”-rentzako eta gaur egun Asturiaseko Trenbidearen Museoan, Gijonen, aurkitzen da.

ARGAZKI GALERIA

Bide berdean zehar aurkituko dituzun beste interes puntuak