Nola iritsi
Oinez/bizikletaz
Donostia, Oarsoaldeko herriekin bidegorri sarearen bidez ondo lotuta dago. Herriguneetatik doan bidegorri hau jarraituta erraz iritsi daiteke Arditurriko Bide Berderaino.
Garraio publikoa
Arditurriko Bide Berdera hurbiltzeko garraio publiko eskaintza zabala dago:
Renfe
Errenteria-Lezoko geltokian jaitsi eta herrigunean dagoen bidegorri sarea jarraituta berehala iristen da Arditurriko Bide Berdera.
Euskotren
Errenterian bi geltoki daude Bide Berdetik oso gertu: ERRENTERIA eta FANDERIA. Lehenengoan jaitsita herrigunean hasten da bidea, bigarrenarekin Fanderia auzoan. Bi geltokiek dute bidegorri sarea hurbil, bidea erraz hasi ahal izateko. Oiartzunek ere badu geltokia, bidea pixka bat aurrerago hartu nahi izanez gero.
Ekialdebus
Linea desberdinetako autobus geltoki ugari daude Bide Berdetik gertu, Errenterian zein Oiartzunen. Geldialdi horiek mapan kontsulta daitezke.
Garraio pribatua
Errenterian, herrigunetik hurbil edota Fanderia auzoan utzi daiteke autoa eta bertatik ekin bideari. Oiartzunen, aparkatzeko aukera eskaintzen duten leku hauetatik pasatzen da Bide Berdea: Mamut-Alcampo Merkatal gunea, Ugaldetxo, Iturriotz, Altzibar eta Ergoien.