Arditurriko Bide Berdean ibili ondoren… Oiartzunen egiteko hamaika aukera!

Bide Berde osoa zeharkatu, Arditurriko meategien sakonera sartu, Luberrin gure inguruko paisaiari buruz guztia ikasi edo eta Soinuenean munduko 400 musika tresna baino gehiagoren soinuarekin dantzatu ostean, Oiartzunek oraindik aukera paregabeak eskaintzen ditu bertara hurbiltzerakoan bisitari etekin ahalik eta handiena atera ahal izateko. 

HERRIGUNE HISTORIKOAN BARRENA…

Oiartzungo herrigune historikoa benetan zaharra da eta balio handiko elementu ugari ditu bertan. Bere kaleetan barrena ibilita garrantzia askoko eraikin historiko mordoa topa ditzakegu.

Ibilbidea XVI. mendeko San Juan Bataiatzailearen kapera eta erromesen ospitalean hasi daiteke. Alboan dagoen Lartaungo Doneztebe eliza ere bisitatzeko aukera dago eskaintzen diren bisita gidatuei esker.

Udaletxea herriko plazan kokatzen da, 1678. urtean eraiki zuten eta Gipuzkoako gainerako udaletxeei erreparatuz, salbuespena da, ez baitu estilo platereskoa. Bere arkupetan pilota partidak jokatzen dira, tokiko produktuen azoka egoten da edo eta kontzertuak antolatzen dira, besteak beste.

Udaletxe inguruan etxe eta oinetxe ederrak daude eta Aialde kalean behera jaitsita, Arizmendi Enea etxe museoa dago, XVIII. Mendeko eraikina. Etxe hau barrutik bisitatu daiteke eta XX. mende hasierako euskal burgesiaren oporretako etxebizitzaren adibide bat bertatik bertara ezagutu.

ESPERIENTZIAK

Oiartzunera bisitan esperientzia desberdinak bizi nahi dituztenentzat ere badago non aukeratu:

Egizu dastatze-bisita bat ahate-produktuen baserri batean

Erlaxatu zaitez Spa zentro batean

Igo zaitez zaldi gainean ibilaldi bat egitera

Oiartzungo planoa

Informazio gehiago