Ba al da, oraindik, kaskoa jantzi, lurraren erraietara jaitsi eta garai batean Arditurrin lan egiten zuten meatzariek sentitzen zutena bizi izan ez duenik?

Aukera paregabea eskaintzen da abenduko zubian, erromatar garaitik gaur arte ezkutuan eta eraldatu gabe mantendu den eta bestela irekitzen ez den galeria bat bertatik bertara ikusteko baita bide batez, duela 2000 urte meatzari horiek egiten zuten lana zentzumen guztiekin sentitzeko.

Abenduaren 6 eta 8an zabalduko ditugu ateak, 2 txandatan. 10etan, gaztelaniazkoa eta 11:30etan euskarazkoa. Galeriaren tamaina txikia dela eta plaza mugatuak daude, 7 lagunentzat. Bisita 14 urtetik gorakoentzat izango da.

Informazio eta erreserbak:
Parketxe Arditurri
943 49 42 48 - 688 89 50 68